Zortzi boleibol partidu jokatuko dira gaur eta bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00

Hernaniko talde guztiak ariko dira etxean eta Euskal Ligako mutil eta nesken taldeek bihar goizean jokatuko dute.

Hernani Kirol Elkarteko boleibol taldeek etxean jokatuko dituzte gaurko eta biharko partiduak. Guztira zortzi talde ariko dira, eta zortziek Hernanin hartuko dituzte aurkariak.

Partidu esanguratsuenak Euskal ligako mutilen eta neskenak izango dira. Bi talde nagusiek bihar goizean dituzte norgehiagokak. Pistaratzen aurrenekoak mutilak izango dira, 10:00etan, eta aurkaria Navarvoley talde nafarra da. Urteko partidurik garrantzitsuenetakoa da aurkari zuzen baten kontra. Hernani laugarren postuan dago sailkatuta 17 punturekin eta aurkariak hirugarrenak dira sailkapenean 22 punturekin, baina bi partidu gehiagorekin. Garaipenak asko gerturatuko luke Hernani, eta badauka irabazteko aukera.

 

Neskek jokatuko dute Lekeitioren kontra

Mutilak amaitu eta berehala, 12:00etan, nesken txanda izango da. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Hernaniren eta Lekeitioren arteko partidua. Bizkaitarrak talde sendoa dira, eta faborito izango dira lehenengo pistan

Talde bizkaitarra hirugarren dago sailkatua Euskal Ligako lehen mailan, 17 punturekin, eta Hernani seigarrena da 10 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!