Urriza eta Ansaren artekoa atzeratu egin da

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00

Barrenetxeak gaur jokatuko du binakako partidua.

Urrizak eta Ansak gaur jokatu behar zuten Masters Txapelketaren lehenengo finalerdia, baina astebete atzeratu da partidua. Urriza oraindik ez da osatu eta atzerapena eskatu du aste honetan. Enpresak Ansaren eskuetan utzi zuen erabakia, bere eskubidea baita. Aurrelari urnietarrak onartu eta beraz datorren larunbatean jokatuko dira bi finalerdiak; Urriza-Ansa eta Juanenea-Barrenetxea IV. Finala otsailaren 19an jokatuko da finalerdietako irabazleen artean. Urriza eta Barrenetxea dira faboritoak udako final berbera errepikatzeko. Gainera aurkariak berdinak izango dira.

 

Jaialdi erakargarria gaur Galarretan

Banakako partidurik gabe binakako norgehiagoka erakargarriak iragarri dira gaurko Galarretan. Estelarrean Aldabe eta Barrenetxeak, Ansa II.a eta Azpirozen aurka jokatuko dute. Berriz ere Azpiroz estelarrean ikustea erakargarria da eta Barrenetxea bezalako atzelari baten aurka ikustea oraindik eta erakargarriagoa. 

Aldabe izango du lagun atzelari hernaniarrak. Aurreko astean partidua galdu eta gero, gaur irabazteak indarra hartzeko balio diezaioke datorren asteko Masters Txapelketaren finalerdiaren aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!