«Pandemian gure lana da sendagaien eta babesteko elementuen banaketa ziurtatzea»

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00

2022an guardiako farmazia Kale Nagusia 14 zenbakian kokatuta dagoen Marina Gómez farmaziari dagokio. 22:00etatik 09:00etara egongo da egunero gaueko zerbitzua eskaintzen eta 943 55 48 92 telefono zenbakira ere deitu daiteke urgentziaren batengatik.

Hernanirako, Astigarragarako eta Urnietarako zerbitzua izaten da, eta aurten Hernaniko Marina Gómez farmaziak hartu dio erreleboa 2021ean lan hori egin zuen Etxeberriari. Izan ere, urtero aldatu egiten da gaueko txandaz arduratzen den farmazia. 2022an Hernaniko Kale Nagusia 14 zenbakian dagoen Gomezek eskainiko du arreta hori. Gauetan, hiru langile egoten dira eta Kronikarako elkarrizketan azaldu duenez Marina Gomezek, 22:00etatik 09:00etara da ordutegia. 943 55 48 92 telefono zenbakian daude Marina Gómez farmazian. Hernanin urte gehien daraman botikaria da gaur egun Marina Gómez.

 

Bi urte daramatzagu pandemian. Asko aldatu al da bezero eta farmaziaren arteko erlazioa eta lana bera?

Seigarren olatuaren ondorioz lan asko pilatu zaigu. Egia esan aldatu dira erlazioak. Gauza asko aldatu dira lan eta erlazio guztietan gertatu den bezala. Osasun egoera konplexua da. Guri dagokigunez lehenengo lerroan gaude, lehen arretako langile guztiak bezala, asistentzia karga gutxitzean osasun zentroetan. Gure lana, batez ere, izan da sendagaien banaketa ziurtatzea. 

 

Laguntza eskaini duzue.

Hasiera batean ez zen erraza izan. Kutxatzeetatik babesteko elementuen banaketa ere ziurtatzea da beste egin beharra. Gogoratzen dut aurreneko hilabeteetan laborategian nola bizitzen genuen gel hidroalkolikoa formulazioa. Kaletik gertu, jendearengana irisgarritasun haundia dugunez, arreta eman dugu beti bezala, baina inoiz baino gehiago sintoma txikiei. Prebentzioaren inguruan informazioa zabaldu dugu COVID 19aren inguruan. Orientazioa ere eskaini dugu pandemiak eragin dituen nahasmenak argitzearren. Hori dena umore ikutu batekin.  

Zer esan nahi du gaueko txandan aritzeak? 

Gaueko zaintzak dira gaueko 22:00etatik goizeko 09:00ak bitartean egiten diren txandak. Urtero egiten da gauez aritzen den farmaziaren aldaketa, eta hiru langile izaten dira. Hau da, lokala edo farmazia aldatzen da, baina langileak, berriz, ez. 

 

Aurretik ere izan duzue gaueko txandaren ardura?
Guk ez dugu izan. Urtero egiten da gauez egotea egokitzen zaion farmaziaren aldaketa, baina guri oraindik ez zitzaigun egokitu.

 
Guardiako farmaziak urgentziengatik erabiltzen dira edo erabilpena aldatzen doa?

Denetarako gaude, baina bai. Min haundiengatik, infekzio bategatik, ingresoengatik...

 

Bezeroak zer eskatzen du?

Bezeroak urgentzietan batez ere antibiotikoak, analgesikoak, antipiretikoak eskatzen ditu. Umeen urgentziei eskaintzen zaie arreta. Horrelakoak dira, gehienbat. Hala ere, parafarmazia eta horrelakoak ez dira, normalean, gaueko txandan saltzen. Alegia, biberoiak, txanpuak eta horrelako produktuen bila ez dira bezeroak etortzen gaueko zaintzan. Gaueko guardia 22:00etan hasten da eta goizeko 09:00etan amaitzen da eta ondoren egunekoa hasten da. 

 
Nolako harremana duzue bezeroekin?

Oso harreman ona dugu herritarrekin. Betiko bezeroak ditugu, eta noizbehinka etortzen direnak ere izaten dira. Gertuko tratua ematen ahalegintzen gara, eta oso gustura gaude guztiekin.

 

Bitxikeria asko izango dituzue. Batenbat esan daiteke?

Asko ditugu bai. Gehienak sendagaien izenen inguruan gertatutakoak eta irribarrea ateratzen dizutenak. 'Hay de todo como en botica' esaldia egia dela esan daiteke, zerbaitegatik esaten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!