'Way Down' eta 'Trash', Biterin ikusgai asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 4a, 00:00

Haurrentzako eta helduentzako pelikula bana jarriko dute Biterin, asteburu honetan ere. Gaurtik astelehenera, Way Down eskainiko dute helduentzat. Gaur 22:30etan izango da estreinako emanaldia; bihar 19:30etan eta 22:30etan; etzi 19:30etan; eta astelehenean 16:30etan. Thom Johnson da protagonista, Espainiako Bankuan lapurreta bat egiteko erreklutatu duten ingeniari gazte eta distiratsua. Altxor txiki bat da helburua, bankuan 10 egunez soilik egongo dena. Haurrentzat, berriz, Trash filma jarriko dute, larunbatean eta igandean, arratsaldeko 16:30etan. Kalean abandonatzen dituzten kaxak, latak edota botilak dira protagonista, marrazki bizidunetako film honetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!