Mikel Camposek bi minima, Espainiako Txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 4a, 00:00

Mikel Campos pozik, Anoetan.

18 urtez azpikoen txapelketan hartu dezake parte, 200 metroko eta 400 metroko probetan.

Albiste onak ekarri zituen CD Hernaniko atletismo sailera, joan den asteburuan jokatu zen Gipuzkoako Txapelketa absolutuak, pista estalian. Anoetako belodromoan izan zen, larunbatean eta igandean, eta klubeko 10 atletak hartu zuten parte, proba ezberdinetan. Horietatik, bereziki pozik bueltatu ziren bi.

Batetik, inoiz baino azkarrago egin zuen korrika Mikel Camposek, eta bi minima lortu zituen pista estaliko Espainiako Txapelketan parte hartzeko, 18 urtez azpikoetan. 200 metroko eta 400 metroko probetan aritzeko aukera dauka Camposek, martxoaren 5ean eta 6an Valentzian: 22,99 segunduko marka egin zuen 200 metroko proban, eta 51,12 segundukoa 400 metrokoan. Gainera, 22,99ko marka horrekin, CD Hernaniko errekorra ere bota zuen, Juan Mari Logroñok 1988ko uztailaren 30etik zeukana (23,1 segundu).

 

Elene Huitzik, brontzezko domina

Eta bestetik, brontzezko domina eskuratu zuen Elene Huitzik, 1.500 metroko proban. 5:42,99 denboran osatu zuen lasterketa, CD Hernaniko atletak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!