Bihar arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara bitartean, Interesguneak ekintza jorratuko dute Hernaniko Gaztelekuan. Bertan, gazteen interesak bildu eta martxoko egitaraua zehaztuko dute. Horretarako, Gaztelekuak azpimarratu du «beharrezkoa» dela gazteen partehartzea; beraz, biharko ekintzara animatzeko deia luzatu dute.