Asfaltatze lanak, Ereñotzuko bidean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 00:00

Ereñotzu eta Alkatxurain arteko bidean, asfaltatze lanak egingo dituzte gaur, goiko zatian.

Hernaniko Udalaren asfaltatze planen baitan, Ereñotzu eta Alkatxurain arteko bide zatia konpontzeko lanak ere egingo dituzte. Eta gaurkoan, asfaltatze lanak egingo dituzte, Ereñotzu eta Alkatxurain arteko bidearen goiko zatian, azken aldapa haundiko zatian. Beraz, ezingo da Alkatxuraindik auzora jaitsi Katilluzarko ur-biltegiko bidetik barrena.

Biharkoan, aldiz, Alkatxurain bidearen beheko zatian igeltseritza lanak egingo dira. Zati horretan, hormigoizko zoladura konponduko da lehenengo, «ondorengo egunetan asfaltatze lanak egiteko». Bidearen beheko zatiko lanak egiten diren bitartean, ibilgailuek Alkatxuraindik barrena sartu eta atera beharko dute, eta azken zatian semaforoak jarriko dira, «txandakako pasoa erregulatzeko».

Datorren astean ere, lanak 

Datorren astean ere, bidearen beheko zatian igeltseritza lanekin jarraitzea aurreikusi dute, eta «gauzak ondo badoaz», astearen amaieran asfaltatze lanak egingo dira bertan. Beraz, egun horietan ere, ibilgailuek Alkatxuraindik barrena sartu eta atera beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!