'Ticket Bai'ri buruzko prestakuntza saioa ostalarientzat, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 00:00
Ostalariei zuzenduta, 'Ticket Bai'ri buruzko jardunaldia eskainiko da Biterin.

Jardunaldian parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman behar du, telefono honetara deituta: 943 31 60 40. 

Otsailaren 8an, Ticket Bairi buruzko jardunaldia antolatu du eskualdeko ostalariei zuzenduta, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren laguntzarekin.

Prestakuntza saioa otsailaren 8an izango da, hau da, datorren asteartean, goizeko 09:30etan hasita Biterin. Eta egun horretan, Gemma Diez elkarteko Zerga eta Kontabilitate Departamenduko buruak Ticket Bai aplikatzeak dakartzan ondorio fiskalak azalduko ditu, aurreratu dutenez. 

Jardunaldi honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, 943 31 60 40 telefonora deituta; edo bestela, internet bidez, esteka honetan sartuta: labur.eus/Ticket-Bai

Hau guztia kontutan izanda, Hernaniko Udalak, herriko ostalariak animatu nahi ditu Ticket Bairi buruzko jardunaldian parte hartzera, «ostalariek ezagutu dezaten Ticket Bai aplikatzeak dakartzan ondorio fiskalak zeintzuk diren»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!