Otsailaren 8ra arte, proposamenak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 00:00

Martxan da Hernaniko Udalaren deialdia, Hernaniko Kultur Ondarearen inguruan ikerketa lanak egiteko. Eta datorren asteartera arte aurkeztu daitezke proposamenen proiektuak, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzura bertaratuz, edo telematikoki hernani.eus webgunean. Helburua da Hernaniko Kultur Ondarea osatzen duten elementuen inbentarioa osatzea, eguneratzea eta berrikustea da, eta horretarako, Udalak 8.000 euroko diru kopurua aurreikusi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!