Larunbaterako egitaraua, Hernaniko Gazte Asanbaldak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 2a, 00:00

Larunbat honetarako hitzordua jarri dute Hernaniko Gazte Asanbladako kideek, gaztetxean. «Langile kontrolpeko espazioek jasotzen dituzten erasoek eragindako gastu ekonomikoei aurre egiteko, Errakik martxan jarri zuen Erresistentzia Kutxa Nazionala hornitzeko». Hau kontutan izanik, larunbat honetan, bazkari baten bueltan bilduko dira Kontrakantxa gaztetxean, eta gauean bi kontzertu egongo dira; Desgaraian eta TOC taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!