Dagoeneko eskuragai, hainbat sarrera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 2a, 00:00

Kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaibe antzezlana.

Sarrerak Biteriko leihatilan erosi daitezke, edo kultura.hernani.eus webgunean. Gainera, dekretua bertan behera geldituz gero sarrera gehiago jarriko dira salgai. 

Urteko bigarren hilabete honetarako, makina bat emanaldi prestatu ditu Hernaniko kultura sailak, eta aditzera eman dute dagoeneko salgai daudela batzuk. Sarrera hauek erosi ahal izateko bi modu daude: alde batetik; Biteriko leihatilera bertaratuz, eta bestetik; kultura. hernani.eus webgunean erosiz.

Oraingoz lau emanaldietarako sarrerak daude eskuragai: Bidaibe antzerkirako, Leihoak haur antzerkirako eta Idoia Asurmendiren kontzerturako.
Altsau (gau hura) dokumentalaren gonbidapenak ere eskuragai daude dagoeneko, eta doakoak dira.

Halaber, kultura sailak honakoa gaineratu du: «oraingoz aforo mugatua dago (%60), baina otsailaren 13tik aurrera dekretua bertan behera gelditzen bada, sarrera gehiago jarriko dira eskuragarri»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!