Asfaltatze lanak gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 2a, 00:00

Astea osoan egingo ditu Hernaniko Udalak asfaltatze lanak. Gaur jarraipena izango dute Florida eta Ereñotzuko Alkatxurain
bideko asfaltatze lanek. Bihar, berriz, Portu auzoan asfaltoaren konponketa egingo dute Udal langileek, Shangai tabernaren
parean. Horrez gain, Ereñotzuko Alkatxurain bidean igeltseritza-lanak ere egingo dira bihar, etzi eta datorren astelehenean.
Halaber, Udalak jakinarazi du plangintzan aldaketa nabarmenik egonez gero jakinaraziko dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!