Gaurtik aurrera berriro martxan da 'Ttapa-ttapa' egitasmoa, makina bat ibilaldi egiteko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 2a, 00:00

Otsailetik apirilera arte, asteazkenero jarri dute zita, Atsegindegin.

Burutzen diren ibilbideak lauak eta seguruak dira, eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta daude. 

Gabonetako etenaldi luzearen ostean, Ttapa-ttapa egitasmoa berriro martxan jarri da. Urteko lehen irteera gaur izango da, eta goizeko 10:30etan jarri dute
horretarako hitzordua Atsegindegin. Otsailetik apirilera bitartean, asteazkenero bilduko dira goizeko 10:30etan, Ttapa-ttapa egitasmoan parte hartu nahi
dutenak, Atsegindegin.

Adineko pertsonei zuzendutako egitasmoa da Ttapa-ttapa, eta parte hartzaileek herrian zehar hainbat ibilaldi egiteko aukera izango dute. Ibilbideak gainera, «lauak eta seguruak» direla ziurtatu dute antolatzaileek, eta horrez gain, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta daudela ere nabarmendu dute.

Beraz, Hernaniko Udalak herriko adinekoak gonbidatu nahi ditu Ttapa-ttapa egitasmoan parte hartzera, eta animatuz gero «elkarrekin ibilbideak egitera»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!