Ostiral honetan, kantu kantari ibiliko da Ohitura Zaharrak taldea

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Santa Ageda bezpera hurbiltzen ari den honetan, ohiturekin jarraitu nahi izan du Ohitura Zaharrak taldeak, eta horretarako otsailaren 4an, kantu kantari irtengo dira Hernanitik barrena. Arratsaldeko 17:45etarako jarri dute hitzordua, Milagrosatik aterata. Ahotsak berotzeko, bi ensaio egingo dituzte irteera egunaren aurretik: lehenengoa gaur izango da, arratsaldeko 19:30etan Biterin, eta bigarrena ostegunean, leku eta ordu berean. Ohitura Zaharrak taldeko kideek herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte haiekin bat egitera: «kantuan arituko gara, elkarrekin, txistulariekin eta bertsolarien laguntzarekin. Beraz, zatoz parte hartzera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!