TTapa-ttapa bihartik berriro martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Gabonetako etenaldia amaitu ondoren, bueltan da berriro ere, Ttapa-ttapa egitasmoa. Bihar egingo da urteko lehen irteera, eta otsaila eta apirila bitartean, asteazkenero elkartuko dira Atsegindegin 10:30etan. Adineko pertsonei zuzendutako ekimen honetan, parte hartzaileek herrian zehar hainbat ibilaldi egiteko aukera izango dute: «ibilbideak lauak eta seguruak dira, eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta daude» aditzera eman dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!