Hainbat asfaltatze lan aste honetarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Gaur eta bihar Florida auzoan eta Ereñotzuko Alkatxurain bidean egingo dira asfaltatze lanak. 

Asfaltatze lanekin jarraitzen du Hernaniko Udalak, gaurkoan eta biharkoan, Floridan eta Ereñotzun egingo dira. Florida kalean asfaltatze lanak kalearen hasieran eta Montebideo kaleko bidegurutzearen artean burutuko dira. Udalak aditzera eman du lanak behetik gora egingo direla: «hasiera batean trafikoa Karmelo Labakatik desbideratuko da Montebideo kale aldera». Agustindarren Plazako zatia egiteko trafikoa moztu egingo dela ere jakinarazi du Udalak: «zatia ez denez luzea, mozketa luzeegia ez izatea aurreikusten dugu». Bitartean, ibilgailuek ondorengo sahiesbideak egin beharko dituzte: Agustindarren plaza, Antziola, Elkano, Latsunbe, Perkaiztegi; Agustindarren plaza, Antziola, Elkano, Latsunbe, Chillida Etorbidea eta Sagastialde. Ereñotzuko Alkatxurain bidean ere asfaltatze lanak egingo dira, bertan goiko zatia asfaltatuko da, eta igeltseritza lanak ere egingo ditu Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!