Zuzeneko hitzaldi ugari otsailerako, KZguneak antolatutako saioekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Egitarau osoa honako estekan aurkitu daiteke: labur.eus/ryh4l.

Hitzaldiz bete-beteta dator otsaileko egitaraua, izan ere, KZguneak mota guztietako saioak prestatu ditu herritarrentzat. Honako gai hauei buruzko saioak eskainiko dira: enplegu bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, Ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, Sare Sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa, besteak beste. Hitzaldi hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta hainbat modu daude: bulegora bertaratuta aurrez zita eskatuta, eta horretarako telefono honetara deitu daiteke: 943 023 650. Telefonoz eta kzgunea.eus webgunean ere eman daiteke izena, baina horretarako beharrezkoa da KZguneko erabiltzaile izena edukitzea. Ikastaroez gain, KZguneak zuzeneko hitzaldiak eskaintzen ditu, eta bertan parte hartzeko ez da izena eman behar. KZguneak argi utzi baitu zuzeneko hitzaldiez gozatu nahi duenak Interneteko konexioa bakarrik beharko duela. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hauek 30 minutu iraungo dute. Esteka honetan ikusi daitezke hitzaldiak: labur.eus/ryh4l. 

Hemen ikastaroen egitarau osoa: https://kronika.tok-md.com/pdfak/KZgunea_Hernani_otsaila_ikastaroak.pdf

 

OTSAILEKO EGITARAUA


ENPLEGU BILAKETA
Otsailak 3 eta 4
11:00-13:00 Bideokonferentzia:
Enplegua bilatzeko aplikazioak.
Gaztelaniaz.

OINARRIZKO FORMAKUNTZA 
Gaur eta etzi 
09:00-11:00 Aurrez aurrekoa:
PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikasi ezazu.
Gaztelaniaz.
Otsailak 4 eta 17
09:00-11:00 Aurrez aurrekoa:
Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak
bidaltzen ikasi. Gaztelaniaz.
Otsailak 18 eta 28
09:00-11:00 Aurrez aurrekoa:
Oinarrizko Interneta. Smartphoneak eta tabletak. Zure Android
gailua erabiltzen.Gaztelaniaz. 
Otsailak 25 eta 28
09:00-11:00 Bideokonferentzia:
Mekanografia.Gaztelaniaz. 


IRUDIA ETA BIDEOA 
Otsailak 14 eta 15
11:00-13:00 Bideokonferentzia.
Google Argazkiak. Gaztelaniaz.
Otsailak 15 eta 16
16:00-18:00 Bideokonferentzia: Editatu bideoak zure
Smartphonearekin. Euskeraz.
Otsailak 22 eta 23
18:00-20:00  Bideokonferentzia: Editatu bideoak Smartphonearekin. Gaztelaniaz.


AISIA ETA ENTRETENIMENDUA 
Etzi eta otsailaren 4an
11:00-13:00 Bideokonferentzia.
Musika aplikazioak. Gaztelaniaz.
Otsailak 10 eta 11
09:00-11:00 Bideokonferentzia:
Google maps. Gaztelaniaz.
Otsailak 16 eta 17
18:00-20:00 Bideokonferentzia: Google maps. Gaztelaniaz.
Otsailak 21 eta 22
18:00-20:00 Bideokonferentzia: Zure bidaia planifikatu.
Gaztelaniaz.


OFIMATIKA 
Otsailak 14 eta 25
16:00-18:00 Aurrez aurrekoa:
Ofimatika tresnak-Libre Office.
Euskeraz.
Otsailak 8 eta 9
11:00-13:00 Bideokonferentzia:
LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu. Gaztelaniaz.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!