Diameren erakustaldia, liderrari irabazteko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Hernaniren lau entsaioak lortu zituen berak, La Unicaren kontra garaipen haundia lortzeko (26-17).

Garaipen haundia lortu zuen Hernanik, larunbat eguerdian, emakumezkoen Euskal Ligan: 26-17 nagusitu zen La Unica liderraren kontra, Irungo Plaiaundiko zelaian.

Eta garaipen horretan, zeresan haundia izan zuen Amy Diame jokalariak. Erakustaldia eman zuen, eta berak lortu zituen taldearen lau entsaioak. Fin ibili zen Enara Arruti ere, transformazioekin: lautik hiru gauzatu zituen.

Ezin hobeto ekin zioten hernaniarrek partiduari, eta 19-0 aurreratu ziren lehenengo zatian, baina pixka bat murriztu zuen tartea talde nafarrak, atsedenaren aurretik (19-5). Bigarrenean gerturatu zen gehiago La Unica (19-10), baina laugarren entsaioa lortu zuten hernaniarrek, partidua erabakita uzteko. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!