Otsailerako ekintza mordoa, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

Gaztelekuak antolatutako hainbat jardueretarako, aldez aurretik eman behar da izena. 

Mota guztietako jarduerez lepo dator otsaileko egitaraua, eta Gaztelekuak antolatutako jarduera horiek, betiko moduan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratuak dira. Hilabeteko lehen ekintzari ostegunean emango zaio hasiera: interesguneak saioarekin. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da, eta 19:30ak arte iraungo du. Gaztelekuak aditzera eman du, bertan, gazteen interesak bildu eta martxoko egitaraua zehaztuko dutela: «gazteen gustu eta nahien arabera».

Otsailaren 12an, sukaldean aritzeko zita jarri du Gaztelekuak. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da sukaldaritza tailerra, eta kroketak egingo dira. Ekintza honetarako, gainera, aldez aurretik izena eman behar da, eta gaur irekiko da epea: «apuntatu ahal izateko, izenemate orria beteta eduki behar da». 

Hilaren 13an, berriz, Gazte Parte egitasmoarekin jarraituko dute. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, urtarrileko saioan gazteekin adostutakoa aurrera eramaten saiatuko dira Gaztelekuko hezitzaileak: «hau hilabetean behin egingo dugu, eta helburua da gazteen parte hartzea sustatzea, hau da, gazteak Gaztelekuko espazioaren protagonistak izanda, bertan egin ditzaketen aldaketa eta berrikuntza prozesuak abian jartzea». 

Ekintza horiez gain, eskulan tailerra ere eskainiko da otsailaren 16an, eta hilaren 19an, berriz, ligoeto sanoa tailerra landuko dute hezitzaileek gazteekin. Sexu lapikoa jarduera ere antolatu da eta inauterikin lotuta, maskarak ere egingo dira.

 

GAZTELEKUKO OTSAILEKO EGITARAUA

HERNANI

OSTIRALA

17:30-19:30 Interesguneak. Gaztelekuan. Gazteen interesak bildu eta martxoko egitaraua zehaztuko da.

OITSAILAK 12

17:30 Sukaldaritza tailerra. Gaztelekuan. Kroketak egingo dira. Ekintza honetarako aldez aurretik izea eman behar da. 

OTSAILAK 13

17:30 Gazte parte. Gaztelekuan. Urtarrileko saioan gazteekin adostutakoa aurrera eramango da. 

OTSAILAK 16 

17:30 Eskulan tailerra: Lientzoa. Gaztelekuan. 

OTSAILAK 19

17:30 Ligoteo sanoa. Gaztelekuan. Ligatzearen inguruan arituko dira. 

OTSAILAK 20

17:30 Sexu Lapikoa. Gaztelekuan buzo bat jarriko da.

OTSAILAK 22 ETA 23 

17:30 Maskarak 22an, eta Inauterietako festa 23an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!