Garaipen estua, neska absolutuen batelak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 00:00

0,29 segunduko aldearekin nagusitu ziren hernaniarrak, Pasai San Pedroko estropadan, Hibaikaren aurretik.

Pasai San Pedron izan zuten, igandean, Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren estropada. Eta oraingoan, zortzi batelekin aritu zen Hernaniko Arraun Elkartea, maila ederrean gainera. Neska absolutuek, adibidez, estreinako garaipena lortu zuten, estropada ezin estuagoan: 0,29 segunduko aldearekin nagusitu zitzaion Hernani (10:32,35) Hibaikari (10:32,64).

Bikain aritu ziren hernaniarrak, jubeniletan eta promesetan ere: neska jubenilen batela hirugarren sailkatu zen, mutil promesena laugarren, eta neska promesen bateletako bat ere laugarren (bederatzigarren eta 11garren izan ziren Hernaniko beste bi batelak). Eta infantiletan, azkenik, seigarren sailkatu ziren mutilak, eta zortzigarren izan ziren neskak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!