'Pitu'ri laguntza ekonomikoa emateko aukera, Bizum bidez

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 31a, 00:00

Oso arrakastatsua izan da Txantxilla auzoko Elkartasun Borobila festa, ostiralean eta larunbatean, ELA gaixotasuna daukan Luis Montero Martinez Pitu bizilagunari laguntzeko. Horretarako eskuragarri jarri zituzten laguntza-bono guztiak agortu dira, eta hainbat herritar erosi ezinik geratu direnez, beste modu bat ere jarri dute aukeran, nahi dutenek Pituri lagundu ahal izateko: Bizum bidez egin daitezke ekarpenak, 667 406 433 zenbakira. Festaren antolatzaileak oso eskertuta agertu dira, egun hauetan herritarren aldetik jasotako babesarekin eta elkartasunarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!