Giro ona Muliskora bidean, Amherren irteeran

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 31a, 00:00

Muliskoko estazio megalitikora egin zuten irteera, eguraldia lagun, Amherrek antolatuta.

Mendi irteera antolatu zuen Amher elkarteak, aurreko asteburuan, Muliskoko estazio me­galitikora joateko. Eta giroa hotza bazen ere, zeru argiak makina bat herritar animatu zituen. Horrela, 20 bat hernaniar elkartu ziren, bertakoak zein beste herrialde batzuetatik etorritakoak.

Talde polita osatuta eta eguraldia lagun, giro onean osatu zuten ibilbidea, eta ezagutu zituzten Muliskoko ingurunea eta bertako trikuharri eta mairubaratzen historia, azalpenak adi-adi entzunda.

Esperientziarekin pozik, ibilbide gehiago prestatzeko gogotsu egin zuten bueltako bidea. Are gehiago, udaberriari begira proposamen berriak egingo dituela ziurtatu du Amherrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!