Haur jolasak, toka, sagardo dastaketa eta beste asko gaur, elkartasun festan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

'Pitu' elkartasun egunean atzo lagunez inguratuta.

Elkartasun-borobila ospakizuna antolatu dute Txantxillan, 'Pitu' bizilagunari babesa adierazteko

Pituri babesa eskaintzeko Elkartasun borobila festak gaur jarraipena izango du. Atzo, umorezko bakarrizketa, DJ Monkeyren ikuskizuna eta elkartasun pintxoak eskaini ziren auzoan. Gaur beste hainbat ekintza izango dira.

Egun osorako prestatu dituzte egitekoak.    Goizeko 11:00etan, haur jolasekin hasiko da festa Txantxillan. Ondoren, 12:00etan, sagardo dastaketa eta elkartasun pintxoak izango dituzte. Bazkal ostean, 16:30etan, bingoan arituko dira auzotarrak eta, segidan, 17:00etan, jolas kooperatiboak egingo dituzte. Amaitzeko, 18:00etan, argazki erraldoia aterako dute eta DJ Monkeyren ikuskizunarekin itxiko dute festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!