Osasun mentala erdigunean, Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

Koalizioaren ustez «beharrezkoa da udalerriek osasun mentalari buruzko ekintza guztiak garatuko dituen plan integral bat izatea».

Hernaniko Elkarrekin Podemos IUk, hainbat mozio aurkeztu zituen euskal Udaletan osasun mentaleko Udal plangintza bat egitea eskatuz: «prebentzioa eta zaintza komunitarioa sustatzen duten gainerako erakundeekin zeharkakoak diren eta koordinazioa ahalbidetzen dituen neurriak jasoko dituena».

Podemosek aditzera eman du, proposamen hau herritar guztion osasun mentalerako oinarrizko eskubidea bermatzeko eta Euskadin arreta mota horren egiturazko defizitarekin amaitzeko abian jarri duten ekintzen barruan kokatzen dela. Eta azaldu du, proposatutako ekimenen artean, osasun mentalari buruzko lege-proposamen bat ere erregistratu dela Eusko Legebiltzarrean, «Euskadin osasun arreta unibertsala eta kalitatezkoa emate aldera». Eta hau kontutan izanik, udalentzat arau horrek izango lukeen garrantzia azpimarratu du Podemosek: «aukera emango bailuke erronka horri aurre egiteko, besteak beste, udaletako zerbitzu komunitarioetatik, gizarte-zerbitzuen eta horien profesionalen bidez, edo enplegua sortzeko politiken bidez» hain justu.

Osasun mentaleko arazoak areagotu egin dira Podemosen ustez, eta alderdiaren iritziz honakoa da arrazoi nagusia: osasun krisia. Horrexegatik, koalizioaren ustez «beharrezkoa da udalerriek osasun mentalari buruzko ekintza guztiak garatuko dituen plan integral bat izatea, tokiko eskumenen mailatik eta sektore akademiko, profesional eta sozialen lankidetzatik bideratuta, beste Udal batzuek egin duten bezala, Bartzelonakoak egin duen bezala».

Hau guztia kontutan hartuz, Podemosek osasun mentaleko Udal plangintza bat egiteko akordio batera iristea proposatzen du: «egoerak herritarrongan duen eragina arindu ahal izateko» arrazoituz. Horrez gain, alderdi moreak dio erronka are haundiagoa izan dela herritar guztien estresera eta erresilientzia-gaitasunera egokitzeko mekanismoentzat, «eta gainera, erronka berezia izan da kolektibo batzuentzat, hala nola, haurrentzat, ikasleentzat edo patologia kroniko fisiko eta mentalak dituztenentzat, bereziki kaltetu baitira eta inpaktu psikologiko haundia baitute».

Aurkeztutako mozioak gainera erdigunean jartzen ditu tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, migratzaileak, kalean dauden pertsonak edo adimen desgaitasuna duten pertsonak: «pandemian zehar  kalte psikologiko haundiak jasan ondoren, bereziki kaltetu direnak, bakardadearen faktorea dela eta bere egoera larriagotu besterik egin ez dutenak».

Honelako «errealitate» baten aurrean, Podemosek aditzera eman du, Euskadiko psikologiako profesionalen populazioko ratioa, gaur egun, maila nazionaleko eta Europa mailako bataz bestekoaren oso azpitik dagoela: «Osakidetzak, 131 profesional ditu guztira, Espainian dituen 100.000 biztanleko 6 psikologo baino gutxiago. Eta, gainera, psikiatrian, psikologia klinikoan, erizaintzan eta abarretan profesionalen ratioa oso txikia da gure inguruko herrialdeetako mailekin alderatuz». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!