Irazustabarrena eta Huizi aurkari, finalean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

Bizkaia Torneoko finalean, bihar, Huizi Martinekin ariko da eta Irazustabarrena, berriz, Etxanizekin.

Bilboko Miribillan, Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute bihar, Hernaniko bi palistek. Hori bai, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi aurkariak izango dira urteko torneorik garrantzitsuenetakoan. ETB1en zuzenean eskainiko da partidua bihar, 12:00etan, eta Irazustabarrenak Leire Etxaniz izango du lagun atzean eta Huizik, berriz, aurrean, Nagore Martin izango du bikote.

Ligaxkaren azkeneko jardunaldian, lidertza zeukaten jokoan. Huizi eta Martin nagusitu ziren bi jokoetan (0-2), eta lider bukatu dute ligaxka.

Bestalde, aurreko astean amaitu zen Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan, eta Enara Macicior eta Ane Kerejeta azpitxapeldun izan ziren jubeniletan. Finala 15-8 galdu zuten Orozkoren kontra, finalerdia Larraun A-ri irabazi ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!