UNI. Navarra eta Getxo B.T. aurkari, neskek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

Bihar dute partidua, mutilek.

Euskal Ligako mutilek Berriozarren dute partidua, bihar egurdiko 12:00etan, Navarmutilen aurka.

Asteburu honetan, protagonismoa izango du boleibolak Hernanin, izan ere,  etxean jokatuko dute neskek, aldiz, mutilek Berriozar bisitatuko dute.

Euskal Ligako neskak, bi partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, horietako bat atzeratu egin baitzen. Hori horrela,  gaurkoan, neskek Uni. Navarraren aurka neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 16:00etan, Hernaniko kiroldegian. Eta bihar, Getxo B.T.ren bisita izango dute, goizeko 11:45etan.

Mutilen kasuan, bihar Iruña bisitatuko dute, Berriozar hain zuzen ere. Bertan egongo dira lehiatzeko zain Navarmutilak. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera norgehiagokari.

Euskal Ligako taldeak indartsu aterako dira kantxara, entrenamenduetan ikasitakoa praktikan jarritzeko, eta irabazteko asmoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!