V. Baserritarron Laguna saria emango dio ENBAk Oronari, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

Bihar jasoko du Oronak V. Baserritarron Laguna saria, areto nagusian.

«Langileen elikadura jasangarria, osasungarria eta lokala modu eredugarrian integratzearen alde egiteagatik» arrazoituz.

ENBA nekazaritza erakundeak, V. Baserritarron Laguna saria emango dio bihar, Hernaniko Orona Fundarizioari, «jasangarritasunaren aldeko apustu estrategikoan langileen elikadura jasangarria, osasungarria eta lokala modu eredugarrian integratzeagatik».

ENBA Euskadiko baserritar profesionalen elkartea da. 1991n sortu zen, haien bazkideen interesak «babestu eta sustatzeko» asmoz, hainbat erakunderen nahiz gizarte osoaren aurrean. Horrez gain, bazkideen ustialekuetako errentagarritasuna ere bultzatu nahi dute: «beti ere, landagune bizian eta ingurumen orekatuan».

Duela urte batzuk, Oronan jarri zen martxan Diametro 200, eta hasieratik, bertako asmoa zen, Orona Ideoko instalazioetan elikadura-zerbitzu on, garbi eta bidezkoa ematea. Halaber, Orona Ideon, jangela zerbitzua ematen du bi helburu hauekin: «batetik, langile eta bisitariei elikagai osasungarriak emateko, bestetik, landa-munduaren garapena eta gizarteratzea sustatzeko traktorea izatea lekuko enpleguan oinarritutako enpresa-ekimen jasangarri baten bitartez».

Hau guztia kontutan izan du ENBAK, eta horrexegatik emango dio bihar V. Baserritarron Laguna saria: «oso garrantzitsua iruditzen zaigu Oronak hartutako erabakia, langileei elikadura jasangarria eta osasungarria ematekoa, hain zuzen ere».

Dinamika hau «onargarria izateaz gain, enpresa mundutik eta bere jantoki-catering zerbitzuetatik lehen sektorearen eta ingurune natural hurbilenaren alde egin daitekeen adibide aparta da» nabarmendu nahi du erakundeak, saria Oronari eskainita.

Beraz, bihar emango dio ENBA nekazaritza erakundeak V. Baserritarron Laguna saria, Orona Fundazioari, Oronako areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!