Odol ematea, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 28a, 00:00

Odola emateko hurrengo zita asteartean, otsailaren 1ean, izango da Iturolan. Hitzordua hartu behar da aurretik, goizean, 943 007 884 telefono zenbakira deituta. Odol erreserbak egoera larrian daude eta odola behar da.  Odol emaile elkartetik dei egiten zaie hernaniarrei odola eman dezaten. Beharrezkoa da, egoera benetan larria da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!