TTapa-ttapa otsailean, bueltan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 28a, 00:00

Gabonetako etenaldia amaitu ondoren TTapa-ttapa egitasmoa berriro martxan jarriko da. Hurrengo irteera 2022ko otsailaren 2an, izango da. Otsaila-apirila bitartean, asteazkenero Atsegindegin elkartuko dira 10:30etan. Adineko pertsonei zuzendutako ekimen honetan, partehartzaileek herrian zehar hainbat ibilaldi egiteko aukera izango dute. Ibilbideak lauak eta seguruak dira, eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!