Piazzolaren akordeoi piezak, entzungai Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 28a, 00:00

Astor Piazzolla musikari argentinar haundia izan zen.

Musika eskolako Hernani akordeoi orkestrak eskainiko du gaur 19:30etan.

Biteri kultur etxean gaur, 19:30etan, akordeoi kontzertu bat eskainiko du Hernani Musika Eskola Publikoko akordeoi orkestrak, Maribel Insaustiren gidaritzapean.

Kontzertua Astor Piazzolla musikari argentinarraren monografiko bat izango da eta bertan entzungo dira bere kantu ezagunenak: Libertango, Adios Nonino, Primavera Porteña, Chiquilin de Bachín, Violentango, Tzigane Tango...

Tango sinfoniko izeneko genero berri bat sortu zuen, tangoan, musika klasikotik eta jazzetik hartutako harmonia eta erritmo-egitura berriak txertatuz.

Sarrera doan da baina gonbidapena behar da aforoa mugatua dagoelako.

Gonbidapenak Biteri kultur etxean bertan eskuratu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!