Gustura egoteko, txoko ederra bezain zabala Etxeberrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 27a, 00:00
Toki zabala dauka Etxeberri tabernak barruan, eta are gehiago terrazan.

Urrutitik atentzioa ematen du­ten horietakoa da Etxeberri taberna: errepidetik bertatik ikusi daiteke bere terraza, gustura egon nahi duten he­rritarrez beteta, eguraldi ona den egunetan bereziki. Terraza haun­dia dauka tabernak, 20 mahai jartzeko adinakoa. Eguzkiak jotzen duenean, ezin gustorago egoten dira bezeroak bertan.


Baina kanpoan ez ezik, barruan ere txoko zabala bezain ederra dauka tabernak. Dardotan aritzeko diana jarri dute, eta futbolina ere bai, «herrian orain oso gutxi ikusten dena».


Goizean goizetik betetzen dute barra pintxoz, eta obrako langile asko joaten dira hamaiketakoa bertan egitera. Eta ostegunetik igandera, aukeran izaten dira mota guztietako entsaladak, plater konbinatuak, hanburgesak, ra­zioak... Betiko eskaintza, ondo sukaldatua, eta prezio aldetik edonorentzat eskuragarri. Horixe baita bertara doanak bilatzen duena: gustura egotea eta ondo jatea. 

ETXEBERRI TABERNA
Etxeberri auzoa 2
Telefonoa: 645 842 723

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!