Elkartasun argazkia etzi, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 27a, 00:00

Aitor Zelaiari eta Galder Barbadori «elkartasun osoa» adierazteko, hitzordua jarri du Hernaniko Ernaik, etzirako: elkartasun argazkia aterako dute Tilosetako eskaileretan, eguerdiko 12:00etan; eta herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko. «Aitorrek eta Galderrek egun batetik bestera jaso dezakete Auzitegi Gorenaren ebazpena, Audientzia Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri ondoren. Guk, ordea, argi daukagu ez dugula injustizian oinarritutako epaiketa hau onartzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!