Sarrerak salgai Biterin, 'Bidaide' ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 26a, 00:00

Otsailaren 10ean izango da aurreneko emanaldia, Biterin, Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan: Bidaide eskainiko du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, 19:30etan Biterin. Eta horretarako, sarrerak salgai daude dagoeneko, Biterin bertan eta kultura.hernani.eus webgunean, 8 euroan. «Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, haundia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez-hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da», aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!