Ipuin kontaketa gaur, Maite Frankorekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00

Ipuin kontaketa saio bikoitza eskainiko du gaur arratsaldean, Biterin, Maite Frankok: aurreneko saioa 17:30etan, eta bigarrena 18:15etan. 4-6 urtekoentzat da, eta edukiera mugatua denez, aldez aurretik eskatu behar dira gonbidapenak, liburutegian.

Bestalde, Emakumeen Euskal Literatura Mintegiaren saioa ere izango da gaur bertan, Biterin. Kattalin Minerrek gidatuta, Garbiñe Ubedaren Hobe isilik liburua aztertuko dute, 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!