Garaipen bana asteburuan, Hernaniko boleibol taldeek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00

3-2 irabazi zuten mutilek.

Neskek 1-3 garaitu zuten Bera Bera taldea, eta mutilek ere garaipen ederra lortu zuten Logroñoko Voleyviñaren aurka: 3-2.

Emaitza borobilak lortu dituzte asteburuan Hernaniko boleibol taldeek. Neskei dagokienez, larunbatean derbia jokatu zuten Donostian, Bera Bera taldearen aurka eta 1-3 irabazi zuten. Hernaniarrak indartsu atera ziren kantxara, 20-25 garaipenarekin hasi baitzuten lehen jokoa.

Hala ere, bigarren jokoan, etxekoek dena eman zuten, eta 25-11  emaitzarekin, bigarren zatia Bera Berarentzat izan zen. Aldiz, hirugarren jokoan, hernaniarrak berriro ere partiduaren jaun eta gabe egin ziren, 21-25 garaipena lortu arte. Eta azken partiduan ere Hernani izan zen nagusi: 16-25. Asteburu honetan, bi partidu jokatu beharko dituzte, larunbatean atzeratutako UNI. Navarra taldearen aurka, eta igandean, berriz, Getxoren aurka.

Mutilek, igande goizean jokatu zuten elurteagatik atzeratutako partidua: Logroñoko Voleyviñaren aurka. Partidu gogorra izan zen,   eta partiduaren iraupenean nabaritu zen, izan ere, bi ordutik gorako partidua izan zen. Partiduak oso orekatuak izan ziren, baina esfortzuak pena merezi izan zuen, Hernaniko mutilek 3-2ko garaipena lortu baitzuten, asko sufritu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!