Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak antolatu du ekaineko oroimenezko ibilbidea

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 24a, 00:00

Aspe Haraneko lanak egiten zituzten tokiko gidarien eta tokiko etxekoandre polifazetikoen omenez izango da aurten ibilbidea.

2022ko ekainaren 18an eta 19an Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak oroimenezko ibilbide atsegina antolatuko du. Frantziako Biarno eskualdeko Aspe ibaiko haranean dagoen Borce/Etsaut-etik, Pirinioetako mugaraino eta gero mugatik Aragoiko Huesca probintzian dagoen Canfranc Geltokira jaitsiko da ibilaldia.


Aspe Haraneko lanak egiten zituzten tokiko gidariei eta tokiko etxekoandre polifazetikoek komunikazioa eta iheslarientzako ostatua eta haien janaria eta arropa hornitzea antolatzen zituztenei omentzeko egingo da aurtengo bidea. 


Heroi horietako bat Albert Le Lay, Canfranc Geltokiaren aduana-burua izan zen. Le Lay-k Vichy eta Nazien erregimenetatik ihesi zihoazen ehunka judu ezkutatu zituen, horien artean Max Ernst eta Marc Chagall artistak.


Ibilaldian partehartzea gomendatzen du EPAB elkarteak eta nahi duenak egitaraua ikusi eta izena emateko orria dauka www.bpftaww2.com webgunean edo orriak eskatu daitezke basquefreedomtrailsww2@gmail.com helbide elektronikoan.


Hernanin erroldatuta dauden unibertsitateko edo batxilergoko ikasleentzat kopuru mugatu baterako diru-laguntzak daude (18 urtetik beherakoek pertsona heldu batek lagundu behar du derrigorrez)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!