Urte bukaerako 'Kaixo!' aldizkaria argitaratu da

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 23a, 00:00

Urtea jarduera eta proiektu ugarirekin amaitu dute Amher elkartekoek eta Kaixo! aldizkarian jaso dituzte: Bizilagunak ekimena esperientzia ederrak uzten jarraitzen du; Migrazinemak migrazioaren doluari buruzko ikuspegi interesgarriak eman ditu; migratzeko eskubidea izan zen Hernani Solidarioa astearen ardatza eta 2021ean Bidasoa ibaian hildako pertsonei egindako omenaldi txikia. Emakume taldearen hamar urteak ere ospatu dira.  Hori dena ikusi daiteke ondorengo estekan: https://issuu.com/amher-sos_racismo/docs/kaixo_56.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!