Xalaparta elkarteko kideek adierazi dutenez, urtarrilean egin behar zen batzar orokorra atzeratu egin behar izan dute «Covid egoera dela eta». Abisuarekin batera, jakinarazi dute datozen egunetan helaraziko dutela informazio gehiago «batzarra noiz eta nola egingo den jakitera emateko».