OMEren arabera, gaur egun munduan 1.500 milioi pertsona inguruk dituzte entzuteko zailtasunak. 2050. urterako, 2.500 milioira iristea aurreikusten da.
Gaur hitz egin nahi dizuegu zer egin dezakegun entzumena ez galtzeko edo atzeratzeko eta ahalik eta gehien minimizatzeko. Telebista aurrean denbora pasatzen dugu, edo musika entzuten. Oso garrantzitsua da gailu elektroniko horiek (batez ere musika) zein bolumenetan
jartzen ditugun konturatzea. Ez genuke bolumenaren %60 baino altuago entzun behar, eta kasu egin aparatuek beraiek esaten digutenean altuegi dagoela. Kaskoen edo entzungailuen kasuan, ingurua entzun beharko genuke (hitz egiten badigute, kalean ondotik jendea pasatzen bada, etab.) eta ez genituzke egunean ordubetez baino gehiago erabili behar.
Zarata handien eraginpean egotea ere nabarmentzen da: bozgorailuak, fabrikak, lan zaratatsuak... Ahal den neurrian, soinu-fokutik urrundu beharko genuke, eta, hori posible ez bada, zaratarako tapoiak erabili dezibelioak murrizteko.
Tapoiak ere erabil ditzakegu infekzioak saihesteko, batez ere udan, itsasoan edo igerilekuan. Hori bereziki garrantzitsua da uretako kirolak (surfa, adibidez) egiten dituzten pertsonentzat. Tinpanoa zulatuta dugula baldin badakigu, uretarako tapoiak erabiltzea ere ezinbestekoa da.
Askotan, kontsultan ikusten dugun zerbait azpimarratzekoa da belarriak garbitzeko modua. Lehenik eta behin, ulertu behar dugu belarrian argizaria dagoela eta egon behar duela. Kanpoko agenteen aurkako babes-hesia da. Eta ez dugu makilatxorik erabili behar garbitzeko; izan
ere, entzumen-hodiaren azala kaltetzen dugu, eta, egia esan, argizari gehiago bultzatzen dugu barrura, eta hortik ateratzen dela ikusten dugu. Batez ere, tinpanoa zulatu dezakegula hartu behar dugu kontuan.
Bizitzan gauza askotarako balio duen errezeta bat, behin eta berriz errepikatzen digutena, gure elikadura zaintzea eta ariketa fisikoa egitea da. Azukreak, ultra-prozesatuak, koipeak eta alkohola saihestu behar ditugu, gure organismoak ahalik eta ondoen funtziona dezan.
Eta, azkenik, ikusten badugu ez dugula lehen bezala entzuten, edo zerbait ez dagoela ondo ikusten badugu, funtsezkoa da berrikustea, gure entzumen-sistema nola dagoen ikustea, kontrol bat izatea eta profesionalen aholkuei jarraitzea, zuek bizi-kalitatea izaten
jarrai dezazuen.
AUDITEK
ELKANO KALEA, 35 - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com
