Autodefentsa feminista eta maskulinitate tailerrak, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 22a, 00:00

Loratuz Loturekin dinamika Gaztelekuan, joan den urtean.

Bi orduko saioak izango dira 17:30etatik 19:30etara, eta izena emateko epea bihar bukatuko da. 

Urtarrileko agendaren barruan, Beldur Barik programaren barruan, hainbat tailer antolatu ditu Gaztelekuak datorren ostegunerako. Autodefentsa feministari eta maskulinitateari buruzkoak izango dira, 12 urteko nerabeei zuzendutakoak. Denera, bi orduko saioak izango
dira arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitartean. Gainera, ikastaroa doakoa dela ere aurreratu dute arduradunek.

Izena emateko epea bihar amaituko da, igandean. Beraz, interesa dutenek, oraindik ere badute tailerrean apuntatzeko aukera. Horretarako, hainbat bide zehaztu dituzte: Gaztelekura bertaratuta; 688 823 420 telefono zenbakira deituta, Gaztelekuko ordutegian; gaztelekua@hernani.eus helbidera idatzita; edo, bestela, sare sozialen bidez (@hgaztelekua).

Taldea mugatua izango da eta, horrenbestez, Gaztelekuko hezitzaileek aipatu dute «plazak bete arte» izango dutela irekita izena emateko epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!