Danbor hotsak, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 21a, 00:00

Urumea Ikastolako ikasleak, ikasgelan, danborrada eguna ospatzen.

San Sebastian eguna ospatzeko asmotan, Urumea Ikastolako ikasleek danborrak eta barrilak pres­­­tatu, sukaldariaren txapela eta  jantziak jantzi, eta danborra gogotsu jo zuten herenegun.

Aurten, osasun egoera medio, ezberdina izan da ospakizuna. Ikasgela barruan egin zuten festa eta ikastola egun horretarako apaindu zuten hainbat panpinekin eta kartelekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!