Euskal Ligako taldeek bakarrik jokatuko dute asteburu honetan. Hernaniko neskek Donostian daukate hitzordua, gaur 16:00etan Pio Baroja kiroldegian; eta Bera Bera kontrario zuzena izango dute aurrean: zortzigarren dago Hernani sailkapenean, eta zazpigarren Bera Bera, bi partidu gehiagorekin. Mutilen taldeak, berriz, atsedena zeukan asteburu honetan, baina atzeratutako partidu bat jokatzeko baliatuko du: Logroñoko Voleyviña taldea hartuko du Hernaniko kiroldegian, bihar goizeko 11:45etan. Kontrario zuzena dute haiek ere, elkarren segidan baitaude ligako sailkapenean.