Zinea izango da asteburuan, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 20a, 00:00

Astebururoko zitari eutsiz, zinea izango da Biterin. Oraingo honetan, 6 días corrientes pelikula proiektatuko dute helduentzat: ostiralean, 22:30etan; larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan; igandean, 19:30etan; eta, azkenik, astelehenean, ikusleen egunean, 16:30etan. Haurrentzat, berriz, 2 colegas y la gran bestia filma izango da: larunbatean, 17:00etan eta igandean, aldiz, 16:30etan. Sarrerak salgai egongo dira Biteriko leihatilan pelikula hasi baino ordubete lehenago edo, bestela, interneten ere eskura daitezke hernani.kultura.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!