'Elkartasun borobila' festa izango da urtarrilaren 28an eta 29an Txantxillan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 19a, 00:00
Txantxillako festa solidarioan haur jolasak izango dira.

ELA gaixotasuna duen 'Pitu' bizilagunari babes ekonomiko eta soziala emateko helburuarekin antolatu da, auzolanean.

Urtarrilaren 28 eta 29rako, Txantxillan, Elkartasun borobila festa antolatu dute. ELA gaixotasuna duen bizilagun bati babes ekonomiko eta soziala emateko helburuarekin antolatu da, auzolanean. 


Elkartasun borobila Pitu auzokideari babesa eskaintzeko ekimena izango da. Pituk, ELA gaixotasuna dauka, eta gaixotasun honen ondorioz, pixkanaka-pixkanaka bere mugikortasuna galtzea eragiten dio. Pitu gaztea denez, bere bizipoza lagun artean egotea da eta horrek indarra ematen dio aurrera egiteko. Hori horrela izanik, egoitza batera joateko aukera saihestu nahi du, hain justu ere, bakardade egoeran ez erortzeko.


Ekimen honen helburua, beraz, bikoitza da. Batetik, Pitu auzokidearen errealitatea auzotarrei ezagutaraztea, eta bere berri guztiok izatea. Eta bestetik, auzotarron babesa eskaintzea, bai gertutasunean eta baita ekonomikoki ere.

Horrela bada, urtarrilaren 28 eta 29an elkarlanean antolatu dituzten ekintzetara parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak Txantxillako auzotarrek, eta dagoeneko Aroza tabernan eta Txantxilla kafetegian salgai jarri dituzten 5 euroko bono-laguntzak erostera ere bai.
Festa solidarioa urtarrilaren 28an, ostiralean, hasiko da Txikiren umorezko bakarrizketakin eta jolasak, jan-edana eta musika izango dira.


EGITARAUA

URTARRILAK 28, OSTIRALA
19:10 Txikiren umorezko bakarrizketa '40 urte ta aldapan behera!'
Ondoren Elkartasun pintxoak eta DJ Monkey

URTARRILAK 29, LARUNBATA
11:00 Haur jolasak eta toka
12:00 Sagardo dastaketa eta elkartasun-pintxoak
16:30 Bingoa
17:00 Jolas kooperatiboak
18:30 Argazki erraldoia eta DJ Monkey

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!