Mulisko gainera irteera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 18a, 00:00

Igandean Amherren ibilaldiak itzuliko dira. «Bizi garen lekua ezagutzeko eta, aldi berean, gure artean elkar ezagutzeko asmoz», Amherreko boluntario taldeak aldiro-aldiro ibilaldiak egiten ditu. Igandean Muliskora egingo da irteera, 10:00etan, Zinkoeneatik. Izena emateko 667710928 edo 650294390 telefono zenbakietara deitu edo whattsap mezua bidali behar da edo Kulturarteko Plaza Feministako Amherren bulegotik pasa. Ostegunean, urtarrilaren 20an, amaitzen da izenemateko epea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!