Lizeaga kalea, gaur ere itxita

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 18a, 00:00

Lizeaga kaleko asfaltatze lanekin jarraituko dute gaur. Horregatik, kale horretatik GI-2132 errepidera, ibilgailuen irteera moztuko da. Gidariek Victor Hugo eta Larramendi kaleetatik desbideratu beharko dute, Txantxillako biribilgunerantz. Bestetik, bihar, asfaltatze lanak egingo dituzte tarte horretan eta, horrekin batera,  Elkano-Larramendi bidegurutzean, ur matxura gertatu zen puntuan, zonaldea asfaltatuko dute. Bihar ere, Izpizua-Elkano bidegurutzean arituko dira lanean eta, azkenik, Lizeaga kalean margoketa lanekin hastea aurreikusi dute. Elkano-Larramendi eta Izpizua-Elkano inguruan, berriz, ostegunean ekingo diote lan horri.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!