Urtarriletik ekainera bitartean, kulturaz gozatzeko eta elkar zaintzeko parada

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 18a, 00:00
'Ilun eta abar' diskoko abestiekin, kontzertua eskainiko du Idoia Asurmendik.

Kulturaz betetako egitarau potoloa aurkeztu zuten pasa den astean, Biterin. Herritarrek tartea izango dute urtarriletik ekainera kulturaz gozatzeko, mota guztietako ekintzak antolatu baitira datozen hilabeteotarako.

Koro Etxeberria kultura zinegotziak, Nagore Irastortza kultura teknikariak eta Rakel Gonzalez liburutegiko arduradunak irribartsu aurkeztu zuten urtarriletik ekainera bitartean eskainiko diren emanaldien egitaraua eta azpimarratu zuten aurtengo negu-udaberriko kultur eskaintza «anitza eta berezia» dela. Izan ere, «indartu» egin dute datozen hilabeteotarako agenda.

Eta, egia esan, bistakoa da indartu egin dutela kultur programazioa, sekulako zerrenda osatzen baitu aurtengo negu-udaberriko agendak. Dagoeneko kultur jarduera batzuk eskaini badira ere, gaurkoan, Maialen Diaz Urriza idazlearen Herri hura liburuari buruzko literatur solasaldia eskainiko die Ane Mayozek bertaratzen direnei. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera saioari, liburutegian, eta Mayozek maitasun ezinezko baten istorioaz haratago doan istorioa azalduko du, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatuz.

Larunbatean, berriz, Gorakada teatroaren eskutik, Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzezlana izango da eguneko protagonista. Haurrentzat zuzendutako antzerki honetan, bakardadean sartuta dauden bi gizon ikusiko dira: «beren buruekin adiskidetzen. Bata artzaina da eta gogor egingo dio bere bizileku den basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea, berriz, bere buruaren bila ari den gazte bat da». Hori guztia, naturaren ulermenetik kontatuko dute antzezleek, eta eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera haurrentzako prestatutako emanaldiari. Sarrerak kultura.hernani.eus webgunean erosi daitezke, eta bakoitzak 3,5 euro balio ditu.

Datozen asteetarako eta urteko lehen hilabetea behar bezala amaitzeko, hainbat kultur jarduera antolatu dira; literaturarekin, musikarekin, zinearekin eta dantzarekin lotutakoak, hain zuzen ere. Hilaren, 25ean, bi kultur ekintza egingo dira, lehena Maite Francok eskainitako ipuin kontaketa izango da, etxeko txikiei zuzendua. Arratsaldeko 17:30etan izango da lehen saioa, eta 18:15etan bigarrena. Eta arratsaldeko 19:00etan, berriz, Garbiñe Ubeda idazlearen Hobe Isilik liburuari buruzko literatura mintegia eskainiko du Kattalin Minerrek, liburutegian.

Hilabeteari amaiera emateko, azkeneko astean, Bolante baten  historia filma proiektatuko dute, hilaren 26an, hain justu. Piano entzunaldiaz gozatzeko aukera ere eskainiko du Hernaniko Musika eskolak, eta urtarrileko azken kultur jarduera, Dagaz dantza garaikideko zaleen sareak eskainiko du: dantza saio irekia. Urtarrilaren 29an izango da, goizeko 12:00etan hasita, Biterin.

EGITARAUA

GAUR, Literatura solasaldia: 'Herri hura'. Maialen Diaz Urriza. Ane Mayoz. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Urtarrilak 22, Antzerkia: 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona'. Gorakada Teatroa. 12:00etan, Biterin.

Urtarrilak 25, Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin. 17:30etan eta 18:15etan, Biterin.

Urtarrilak 25, Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Hobe isilik', Garbiñe Ubeda. Kattalin Minerrek gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Urtarrilak 26, Zinea: 'Bolante baten historia'. 19:00etan, Biterin.

Urtarrilak 28, Piano Entzunaldia. Hernani Musika Eskola. Milagrosan.

Urtarrilak 29, Dantza saio irekia. Dagaz dantza garaikideko zaleen sarea. 11:00etan, Biterin.

Otsaila, Saxo ikasleen inauterietako kontzertua. Hernani Musika Eskola.

Otsailak 3,  Nahastekak: HÂMAÏKÁ'. Cielo Raso Konpainia. 19:30etan, Biterin.

Otsailak 10, Geuretik Sortuak: 'Bidaide'. Metrokoadroka sormen laborategia. 19:30etan, Biterin.

Otsailak 5, Literatur solasaldia: 'Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu', Sergi Pàmes. Ane Mayozek gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Otsailak 16, Literatur solasaldia: 'Los colores del incendio.' Pierre Lemaitre. Amaia Garciak gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Otsailak 16, Zinea: 'Altsasu (gau hura)'. 19:00etan, Biterin.

Otsailak 19, Antzerkia: 'Leihoak'. Teatro Paraiso. 12:00etan, Biterin.

Otsailak 20, Inauteri kontzertua. Hernaniko Musika Banda. 13:00etan, udaletxeko arkupeetan.

Otsailak 22, Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Eraikuntzarako materiala', Eider Rodriguez. Kattalin Minerrek gidatuta. 19:00etan, Biterin.

Otsailak 23, Ipuin kontaketa, Lur Kortarekin. 17:30etan eta 18:15etan, Biterin.

Otsailak 24, Kontzertua: 'Ilun eta abar', Idoia Asurmendi. 19:30etan, Biterin.

Otsailak 26, Kontzertu tematikoa, Hernaniko Musika Banda. 19:00etan, udaletxeko arkupeetan.

Martxoak 2, Ahoz-aho: lekua eta kontalariak zehazteke. 19:00etan, Biterin.

Martxoak 3, Geuretik Sortuak ipuin-bil­dumaren aurkezpena.

Martxoak 5, Dantza familian saioak. Dagaz dantza garaikideko zaleen sarea. 11:00etan, Biterin.

Martxoak 9, Ahoz-aho: Lamatrioska. 17:30etan, Zikuñagako Libgunean.

Martxoak 9, Literatur solasaldia: 'Basilisco', Jon Bilbao. Amaia Garciak gidatuta. 19:00etan, Biterin.

Martxoak 12, Antzerkia: 'Harri-salda', Engruna Teatre. 12:00etan, Biterin.

Martxoak 12, Geuretik Sortuak: 'Trapu zikinak', Lore-more antzerki taldea. 19:30etan, Leokako labaderoan.

Martxoak 15, Literatur solasaldia: 'Esnearen kolorekoa', Nell Leyshon; itzulpena Irene Aldasorok. Ane Mayoz gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Martxoak 16, Zinea: 'Aita Mari'. 19:00etan, Biterin.

Martxoak 18, Ahoz-aho: ahozko narrazioaren gala. 18:00etan, Biterin.

Martxoak 21, Ahoz-aho: kontalariak zehazteke. 17:30etan, Antziolako Libgunean.

Martxoak 22, Geuretik Sortuak: 'Eresia', Oier Zuñiga. 19:30etan, Biterin.

Martxoak 23, Antzerkia: 'Calma!', Guillem Albà. 19:30etan, Biterin

Martxoak 24, Antzerkia: 'Kopaz kopa', Ados Teatroa. 19:30etan, Biterin.

Martxoak 25-27, Txistulari Jaialdia. Hernani Musika Eskola. Milagrosan.

Martxoak 29, Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Karena', Alaine Agirre. Kattalin Minerrek gidatuta. 19:00etan, Biterin.

Martxoak 31, Kontzertua: 'Manipulazio estrategiak', Petti. 19:30etan, Biterin.

Apirila, Txistulari Bandaren udaberriko kontzertua.

Apirilak 10, Hernaniko Musika Bandaren udaberriko kontzertua. 13:00etan, udaletxeko arkupeetan.

Apirilak 6, Literatur solasaldia: 'El castillo blanco', Orhan Pamuk. Amaia Garciak gidatuta. 19:00etan, Biterin.

Apirilak 7, Geuretik Sortuak: 'Sexberdinak', Tanttaka Teatroa. 19:30etan, Biterin.

Apirilak 9, Haur antzerkia: 'Tempus', El Que Ma Queda De Teatre. 12:00etan, Biterin.

Apirilak 12, Literatur solasaldia: 'Balou mendikateko balada', Yan Lianke; itzulpena, Maialen Marin-La­cartak. Ane Mayozek gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Apirilak 27, Ipuin kontaketa, Ixabel Agirresaroberekin. 17:30etan eta 18:15etan, Biterin.

Maiatzak 6, Kontzertua: 'Krak', Maite Larburu. 20:00etan, Chillida Lekun.

Maiatzak 11, Zinea: 'Anderea'. 19:00etan, Biterin.

Maiatzak 11, Literatur solasaldia: 'Beloved', Toni Morrison. Amaia Garciak gidatuta. 19:00etan, Biterin.

Maiatzak 12, Hernani Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Biterin.

Maiatzak 14, Haur antzerkia: 'Tartalo, gaztaren sekretua', Logela Multimedia. 12:00etan, Biterin.

Maiatzak 17, Literatur solasaldia: 'Euri zitalari esker', Itxaro Borda. Ane Mayozek gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Maiatzak 19, Geuretik Sortuak: 'Harri minak'. Bonbon Beltz eta Berritza. 19:30etan, Biterin.

Maiatzak 20-21, Txalaparta Festa. Hernani Musika Eskola. Biterin eta Tilosetan.

Maiatzak 24, Ipuin kontaketa, Lur Kortarekin. 17:30etan eta 18:15etan, Biterin.

Maiatzak 28, Dantza familian saioak. Dagaz dantza garaikideko zaleen sarea. 11:00etan, Chillida Lekun.

Ekainak 8, Literatur solasaldia: 'Hamnet', Maggie O'Farrell. Amaia Garciak gidatuta. 19:00etan, Biterin.

Ekainak 14, Literatur solasaldia: 'Kabitu ezina', Aintzane Usandizaga. Ane Mayozek gidatuta. 19:00etan, Udal Liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!