'Zuhaitzak landatzen zituen gizona' antzerkirako sarrerak salgai daude Biterin eta online

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 17a, 00:00

Teatro Gorakadak larunbatean eskainiko du emanaldia, 12:00etan, Biterin, 6 urtetik gorakoentzat. Sarrerak 3,5 euroan daude salgai.

Urtarrileko kultur agendaren barruan, Zuhaitzak landatzen zituen gizona haur antzerkia izango da Biterin, larunbatean, eguerdiko 12:00etan. 6 urtetik gorakoentzat zuzendutako emanaldia da, eta sarrerak salgai daude Biteriko leihatilan eta online, kultura.hernani.eus webgunean, 3,5 euroan.

Adierazi dutenez, antzezlan honek mezu «indartsu bezain garrantzitsua du bizitzaren suntsipenaren aurka». Horixe bera aurreratu dute sinopsian: «bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruarekin adiskidetu nahian. Bata artzaina da eta gogor egingo dio bere bizilekua den basoa salbatzeko; bestea, berriz, bere buruaren bila dabilen gaztea da».

Gainera, xedea betetzeko asmotan, eszenografia berezia eta zuzeneko musika izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!