Pala ikastaroa, otsailetik ekainera

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 16a, 00:00

Pala ikastaroa izango da otsailetik ekainera bitartean, eta izena emateko epea urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik. 2010ean eta 2011n jaiotako ikasleentzat zuzendutako saioak dira, eta asteartetan eta ostegunetan izango dira, 16:45etatik 17:45etara, kiroldegian. Interesa dutenek, izena emateko, idatzi hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!