Adunatik abiatuta, Atxulondoko burdinolatik eta Belkoainetik barrena irteera Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 16a, 00:00
Atxulondoko burdinola bisitatuko dute Mendiriz Mendiko kideek.

Denera, 14 kilometro egingo dituzte gaurko irteeran Mendirik Mendiko kideek. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik.   

Urtea ezin hobe hasteko, Aduna inguruko parajeetara irteera antolatu dute Mendiriz Mendiko kideek. Adunatik hasi eta bertan amaituko dute ibilbidea, Atxulondoko burdinolatik eta Belkoain gailurretik igarota. Guztira, 14 kilometroko bidea egingo dute, 600 metroko desnibelarekin. Horretarako, 4 edo 5 ordu beharko dituztela aurreratu dute.

Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta bazkal ordurako Hernanin egongo direla adierazi dute: «irteera goizekoa da, eta eguerdirako bueltan izango gara».

Izena emateko epea joan den herenegun amaitu zen, baina laster jakinaraziko dituzte datozen irteeretarako egunak. Interesa dutenek, elkarteko bulegotik (Iturregi plaza) pasatzea besterik ez dute, astelehenetan, ostegunetan edo ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!